Euskarabentura 2019: Zubiri –> Iruña

Uztailak 7, San Fermin egunez, Iruñara iritsi da EuskarAbentura espedizioa! Egun borobila izan da. Taldea 8:30ak aldera abiatu da Zubiritik, ohi baino jendetsuago. Izan ere, gaurkoa zen hilabete honetarako aurreikusitako lehendabiziko Belaunaldi Arteko Eguna: 2018ko jzioquitar ‘beteranoek’ aurtengo jzioquitar berriekin etapa oso bat partekatzeko aukera izan dute. 22 kilometro egin dituzte guztira, gehientsuenak itzalean; eskertzekoa! Zabaldika atseden-gunean hamaiketakoa eginda, gazteek azken 8 kilometroei ekin diete Iruñara heldu aurretik. Sekulako ilusioz egin dute aurrera Nafarroako hiriburuko karriketan barrena; kantuan, dantzan. Segurtasun-neurri guztiak hartuta sartu dira hirigunean eta Nafarroa Oinez gunera joan dira, bazkaltzera. Arratsaldean, leku berean, sekulako gozatua hartu dute Goizargi erromeriarekin. Hurrengo geltokia: Gares! Egilea: Mirian Alonso

Pentsamendu bat

  1. Kaixo!

    Erromeria taldeko abeslaria naz, taldearen izena: GAUARGI TALDEA da…jajj,
    Mila esker izan genun giro ezin hobeagatik!! Segi horrela euskara sustatzen hain proiektu politarekin!! Aupaaa koadrila!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude