Enekoitz Etxezarreta: “Ekonomia kapitalista tradizionalari lotutako premisa naturalizatuak identifikatu eta deseraikitzea beti izaten da ariketa polita”
2019-05-05
Enekoitz Etxezarreta (Donostia, 1981) Ekonomia Aplikatuko irakaslea da UPV-EHUn, eta unibertsitate horretako Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuko (GEZKI) partaide ere bada. Uztailaren 17an, Tolosara hurbilduko da Jon Morandeira kidearekin batera, eta guztion artean ekonomia eredu sozial eta eraldatzaileez ariko gara. Izan ere… lana bilakatuko bagenu mundua aldatzeko tresna?
Gizarte Ekonomiari buruzko zer nolako ideia dute honetan profano direnek?
Unibertsitatean, batez ere lehenengo mailako ikasleen artean galdezka ibili ohi gara, eta konturatzen gara kontzeptu oso ezezaguna dela. Kooperatibismoak presentzia handia duen bailaratan, beharbada, horrekin lotzen dute; baina horrek ere irudi distortsionatua sortzen du, batez ere Arrasateko esperientzia datorkigulako burura, internazionalizatu diren enpresa handiak alegia, eta ez azkenaldian sortzen ari diren beste dinamika fresko eta politizatuagoak. Bestalde, ‘sozial’ abizenak filantropiari lotutako aurreiritziak sortzen ditu: gizarte zerbitzuak, asistentzialismoa, Gobernuz Kanpoko Erakundeak… baina Gizarte Ekonomia ez da hori bakarrik; eta esango nuke, gainera, Euskal Herrian hori ez dela aspektu nagusia.
Zertaz arduratzen da, hortaz, Gizarte Ekonomia?
Enpresa kapitalista arruntetan, normalki, jabegoaren eta langileriaren artean diferentziak eta interes kontrajarriak egoten dira; enpresa mota hauen helburu nagusia jabegoaren interesak babestea izaten baita. Gizarte Ekonomiako erakundeek, aldiz, eskema hau irauli egiten dute bai egiteko moduetan eta baita helburuei dagokionez ere. Izan ere, Gizarte Ekonomiako erakundeetan pertsona langileak dira protagonista, eurak dira jabeak, eta beraiek dira, baita ere, ekimen hauen azken xedea: pertsonen garapena bilatzen dute. Hori erdieste aldera, enpresa bera antolatzeko modu jakin batzuk garatzen dituzte; egitura demokratikoak izaten dira, etekinen banaketa bidezkoagoa bideratzen dute, pertsona langileen parte-hartzea ahalbidetzen dute etab. Bestalde, azkenaldian, euren burua gizarte mugimendu bezala definitzen duten esperientziak sortzen ari dira, kooperatibismoa, ekonomia sozialagoa egiteko ez ezik, gizartea eraldatzeko tresna bezala ulertzen dutenak. Horretan dabiltza, adibidez, OlatuKoop edota REAS.
Eta, zehazki, zer da GEZKI? Zertan diharduzue?
Gizarte Ekonomian espezialdutako institutu bakarra da UPV-EHUren baitan. Euskal Herria, hain txikia izanik, erreferentziazko herrialdea da mundu mailan, proportzionalki oso handia delako hemen dugun gizarte ekonomia sarea. Aldiz, hau ez dute eskola eta insitutuetan irakasten, eta unibertsitatean ere tarte txikia egiten diote Enpresaritza edo Ekonomia bezalako graduetan. Hain justu gabezia horri erantzuteko jaio zen GEZKI, unibertsitate publikoaren baitan berezko espazio bat sortzeko Gizarte Ekonomiaren inguruko dozentzia, ikerketa, behaketa eta difusioa egiteko.
Enekoitz Etxezarreta eta Ion Morandeira, biak ala biak GEZKI-ko kideak, uztailaren 17an batuko dira EuskarAbentura2019 espediziora.Zergatik da garrantzitsua EuskarAbentura moduko ekimen baten programan zeuek darkazuen gaiari tartea egitea?
Alde batetik, komentatu berri dugun ezezagutza hori gainditzeko. Bestetik, gaztetasunari estu-estu lotuta doa mundu berri bat eraiki nahia, alternatiben bilaketa, ezta? Indarrean den sistemarekiko kritiko diren jarrera asko, baina, diagnostikoan geratzen dira, bazterkeria nahiz bidegabekeria sozialak, ingurumen sarraskiak… salatzen dituzte, baina ez dira pasatzen proposamenen esparrura. Ba, zentzu horretan, Gizarte Ekonomia alternatiba praktiko bat da, gauzak aldatu nahi dituen ororentzako bide bat. Kontraesanez betetako esperientzia inperfektuak dira, eta hori da bere bertute nagusia, jendea martxan jartzen dutelako. Eta hori ere bada gaztetasunaren eskutik doan zerbait, ala? Nor bere buruaren jabe sentitu nahia, kolektibotasun baten baitan protagonista izatea.
Nola planteatuko duzue saioa?
Ez da hitzaldi bat izango. Metodologia sortzailea proposatuko dugu, gazteek kontaketa bat osa dezaten, komiki formatuan gainera. Egitasmo ekonomiko bat martxan jarri nahi dutela pentsaraziko diegu, eta galdetuko diegu nondik hasi edo zein diren lehenengo urratsak. Euren erantzunetatik galdera berriak sortuko dira, eta halaxe joango gara Gizarte Ekonomiaren baitako esparru eta eztabaida ezberdinak jorratzen: finantza aspektua, kontu juridikoak, energien kudeaketa… etab.
Zein mezu nagusi gorde beharko lukete gazteek?
Alternatibak badaudela eta eraldatzaileak direla, baina inpuruak, etengabe aldatzen ari direlako. Eta bestalde, horri heltzea gazteen esku dagoela, eurek ahaldundu behar dutela euren burua, euren bizitzen protagonista bilakatu eta bide berriak urratu.
Eta zeuek? Ikasiko al duzue ezer haiengandik?
Niretzat beti izaten da input oso baliagarria jendearen pertzeptzioak ezagutzea. Pultsioa neurtzea eta ikustea zenbaterainoko alternatiba premia duen gizarteak, muskulu militantearen osasuna eta indarra neurtzea. Aberasgarria da aurreiritziak entzutea eta ikustea zein puntutaraino ditugun barneratuta eta naturalizatuta ekonomia kapitalista tradizionalari lotutako hainbat premisa; horiek identifikatzea eta deseraikitzea beti izaten delako ariketa polita.
Gure webgunean cookie-ak erabiltzen ditugu esperientzia garrantzitsuena emateko, zure lehentasunak eta bisita errepikatuak gogoraraziz. "Onartu" sakatzean, cookie guztiak erabiltzea onartzen du
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.