EuskarAbentura espedizioko erizain izan nahi duzu?

Eskaintza: Kontratua: hamabost egunekoa / hilabetekoa Soldata: – 15 egun: 500 € gordin – Hilabetea: 1000 € gordin

Lanpostuaren eginbeharrak: – Espedizioan zehar suertatutako osasun arazoak artatu eta diagnostikoa egin – Parte-hartzaile guztiekin batera espedizioa oinez burutuko dute

Ezinbesteko baldintzak: – Erizaintza titulua izatea edo erizaintza ikasketak egiten egotea. – Disponibilidadea Uztailaren 1etik 15era Eta/edo Uztailaren 16tik 31ra erabat libre egotea. – Maiatzaren 25-27ko eta ekainaren 22-24ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da. – Euskara jariotasunez hitz egitea. – CVa bidaltzea. – Motibazio gutuna, aurkezteko arrazoiak azalduz.

Hurrengo ezaugarri hauek ere baloratuko dira baina ez dira ezinbestekoak izango: – Mendizalea izatea. – Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea. – Sorosle titulua. – Ruta Quetzal edo antzerako programa batean parte hartu izana. – Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

Martxoaren 15a curriculumak eta motibazio gutunak jasotzeko epemuga izango da: info@euskarabentura.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude