EuskarAbentura espedizioko begiralea izan nahi duzu?

Eskaintza:
Kontratua: hilabetekoa
Gutxi gorabeherako soldata: 1000€ gordin

Lanpostuaren eginbeharrak:
10-15 gaztez osatutako taldearen ardura espedizioan zehar:
– taldearen koordinazioa ibilaldian zehar
– otorduen antolaketa
– taldea etapen amaierako ekintzetara bideratu
– gaubelen dinamizazioa

Ezinbesteko baldintzak:
– Adin tartea: 22 eta 40 artean.
– Uztailaren 1etik, uztailaren 31ra erabat libre egotea. (biak barne)
– Maiatzaren 25-27ko eta ekainaren 22-24ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
– Euskara jariotasunez hitz egitea.
– CVa bidaltzea.
– Motibazio gutuna, aurkezteko arrazoiak azalduz.
– Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

Hurrengo ezaugarri hauek ere baloratuko dira baina ez dira ezinbestekoak izango:
– Ikasketak baloratuko dira.
– Sorosle titulua.
– Mendi edo orientazio txapelketetan parte hartu izana. Mendizalea izatea.
– Euskal Herriko historian, kulturan, geografian edo euskal filologian formatua edo aditua izatea.
– Heziketa fisikoan edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan graduatua.
– Ruta Quetzal edo antzerako programa batean parte hartu izana.
– Teknologia berriak erabiltzen abilezia izatea, baita komunikabideen mundua ezagutzea ere.
– Ibilbide profesionala, ikasketak, egindako kirolak, musika instrumentuak edo afizioak kontutan hartuko dira.
– Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.
– Gidabaimena izatea, B1 edo bestelakoak.

Martxoaren 15a curriculumak eta motibazio gutunak jasotzeko epemuga izango da: info@euskarabentura.eus

GERTA LITEKE ANTOLAKUNTZAK ELKARRIZKETAK ETA MENDIKO DINAMIKAK EGITEKO ASTEBURU BAT ANTOLATZEA.

Erantzun