Eskaintza: Kontratua: hamabost egunekoa / hilabetekoa Soldata: profilaren eta espedizioari eskainitakoaren araberakoa izango da.
Lanpostuaren eginbeharrak: – Espedizioko argazkiak eta bideoak egin – Aterkao diren irudien plangintza egin: egun bakoitzean zer, noiz, norekin… – Espedizioko komunikazio arduradunekin koordinazioa irudiei aterabide egokia emateko – Parte-hartzaile guztiekin batera espedizioa oinez burutu duteEzinbesteko baldintzak: – Disponibilidadea Uztailaren 1etik 15era Eta/edo Uztailaren 16tik 31ra erabat libre egotea. – Maiatzaren 25-27ko eta ekainaren 22-24ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da. – Euskara jariotasunez hitz egitea. – CVa bidaltzea. – Porfolioa. – Motibazio gutuna, aurkezteko arrazoiak azalduz.
Hurrengo ezaugarri hauek ere baloratuko dira baina ez dira ezinbestekoak izango: – Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea. – Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.
Martxoaren 15a curriculumak eta motibazio gutunak jasotzeko epemuga izango da: info@euskarabentura.eus