2019ARGAZKIAKMULTIMEDIA
EuskarAbentura 2019: Irun -> Donibane Lohitzune
Lapurdin sartu da gaur EuskarAbentura. Goizean goiz abiatu dira gazteak Irundik, eta 10:00etan heldu dira Hendaiako Abbadia Jauregira. Bisitaren ostean, Zibururantz segitu dute bidean aurrera bertan bazkaltzeko eta arratsaldea lasai antzean pasatu dute Donibane Lohitzuneko hondartzan. Egunari amaiera emateko, soziolinguistika saioa egin dute Eneko Gorrirekin batera, Lapurdiko egoeraz mintzatzeko.