MEDIKUEN ZIURTAGIRIA AZALPENA

EuskarAbentura Espedizioan ia egunero Done Jakue bideko etapa bat egingo dugu oinez, 20-25km artekoak batazbeste, batzuetan menditik, besteetan pistatik. Bidaia hau egin nahi duenak ez du zertan oso kirolari izan edo forma fisiko oso ona izan. Edonola ere, horrelako ezaugarriak dituen espedizio bat egitea eragotziko dizun lesio edo kondizio fisikorik ez duzula ziurtatzen duen egiaztagiri bat eskatuko dizugu, mediku batek idatzia.