Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Lana fikziozkoa, dokumentala edo esperimentala izan daiteke.
Proiektua garatzeko erabilitako gidoia, eskaleta eta storyboard-a ere bidali beharko ditu edo, horiek erabili ezean, ekoizpen prozesua azaltzen duen idatzizko labur bat.
FORMATUA
Proiektuak baldintza hauek errespetatuz aurkeztu beharko dira:
Bideoa
- Iraupena: 2-5 minutu
- Hizkuntza: Euskara
- Formatua: mp4 edo wmv
- Artxiboaren izena: abizena+izena+bideoaren izenburua
Idazlana
-
2 orrialde gutxienez eta 3 gehienez, portada kenduta: ekoizpen-dokumentuen txostena (gidoia, eskaleta, storyboard…) edo ekoizpen-prozesuaren azalpena.
- Hizkuntza: Euskara
-
PDF
- Tipografia: Times New Roman 12
- 1,5 lerroartekoa