Gaia ikuspuntu historiko batetik garatuko da, behar bezalako dokumentazio eta informazio iturriak erabiliz.
Dokumentuak hurrengo ezaugarriak errespetatu beharko ditu:
Partaideak idazki literario original bat aurkeztu beharko du, ipuin, olerki, antzezlan edo bere hautuko beste edozein generotakoa, betiere aurten proposatutako gaiaren inguruan.
Dokumentuak hurrengo ezaugarriak errespetatu beharko ditu:
Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Lana fikziozkoa, dokumentala edo esperimentala izan daiteke.
Ikus-entzunezko proiektua aurkezteko bi dokumentu bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:
Gaiak inspiratutako obra musikal original bat konposatu beharko du partaideak.
* Abesti ezagunen bertsioak onartuko dira BAINA konposizio musikal originalek balorazio hobea jasoko dute.
Proiektu musikala aurkezteko bi dokumentu bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:
Teknika librea erabiliz (margolana, collage, eskultura, argazkilaritza…) jorratu ezazu gogokoen duzun gaia.
GOGORATU!
Martxoaren 9a baino lehen artelan originala hurrengo helbidera iritsi behar da, postaz ala pertsonalki ekarriz:
EuskarAbentura Elkartea
Martikoena Kalea, 16, 2.solairua – azkeneko bulegoa
48992 – Algorta
Ordutegia:: astelehenetik ostiralera
09:00-14:00 / 15:00-18:00
Proiektu plastikoa aurkezteko hiru dokumentu bidali beharko dituzu, bata fisikoki eta beste biak formularioaren bitartez, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:
Garatu ezazu aukeratutako gaiari buruzko webgune, blog, bideo-joko, aplikazio edo izaera digitalezko beste edozein sorkuntza. Garatutako produktuaren garapena azaltzen duen idazlan labur bat bidali beharko duzu. Bertan, lana ikusteko modua ere azaldu behar da: lana publikoa badago, esteka gehitu, eta lana ikusteko deskargatzea beharrezkoa bada, deskargatu ahal izateko esteka. Bestetik, posiblea den kasuetan garatutako lana osatzen duten fitxategiak ere bidali, konprimatutako fitxategi batean.
Sormen digitaleko proiektua egiten baldin baduzu, bi fitxategi bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:
2 aukera:
Zementuz eginak, gune berde gutxirekin, hesi batez inguratuta, futbol zelai bat edota saskibaloi zelai bat espazio guztia hartzen… Pentsatu al dugu noizbait nolakoak diren eta zer gertatzen den gure hezkuntza zentroetako jolastokietan? Nork hartzen du jolastokien espazio handiena? Zer eta nor dago bazterretan? Baloiak gustatzen ez zaizkion horrek zein alternatiba ditu? Zein da zure ametsetako jolastokia?
Hemen dituzu proiektua egiteko ideia batzuk:
*Hauek guk proposatutako ideiak baino ez dira. Zuk gaiari nahi diozun moduan heldu ahal diozu!
Etengabe aldatzen ari den modak, iragarkiek, erakusleiho ikusgarriek… gustuko ditugun jantziak erostera bultzatzen gaituzte. Arroparen prezioa merkatu egin da eta gero eta gehiago erosten dugu. Behar baino gehiago, agian? Zenbat balio du arropak eta zein da bere kostu erreala? Zein eragin du gure arropa kontsumoak gure inguruan? Nire armairuan dauden galtza parea munduko zein tokitatik dator? Zein izan da ekoizpenak ingurumenean eragindako kaltea?
Hemen dituzu proiektua egiteko ideia batzuk:
*Hauek guk proposatutako ideiak baino ez dira. Zuk gaiari nahi diozun moduan heldu ahal diozu!
Gaur egun ere aldaketa ugariko momentu batean gaudela esan daiteke, baina begirada gure ingurura botatzen baldin badugu, gure aiton amamen bizimoduak norengandik daude hurbilago? Gugandik ala duela 500 urteko euskaldunekin? Nolakoa zen gure aiton amonen gaztaroa eta nolakoa da gurea? Nolakoa zen beraien aisialdia, sinesmenak, familia eta lagun harremanak, egunerokotasuna, beldurrak, ardurak, auzo kidetasuna … eta nolakoak dira gureak? Zer gauza berreskuratuko zenituzke eta zeintzuk birpentsatu? Nolakoa da gaur egun eraikitzen ari garen mundua eta nolako mundua izango da zu aiton amona zaren garaian, hemendik 50 urtetara?
Hemen dituzu proiektua egiteko ideia batzuk:
*Hauek guk proposatutako ideiak baino ez dira. Zuk gaiari nahi diozun moduan heldu ahal diozu!