Euskarabentura 2019: Donostia – Zarautz

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen. Pour le confort de l’utilisateur, le contenu est affiché ci-dessous dans la langue par défaut du site. Vous pouvez cliquer l’un des liens pour changer la langue du site en une autre langue disponible.

Bigarren urtez, Donostiako Udalak harrera goxoa egin digu gaur goizean.  Eneko Goia alkateak esandako hitzak gogoan gosaldu dugu bertan:  « euskara da guztiok batzen gaituen haria »,  ez dezala etenik izan!

Zarautzera heltzean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Bingen Zupiria, Miren Dobaran HPSko sailburuordeak eta Zarautzeko Udaleko Jexux Araba alkate ordeak eta hainbat zinegotzik harrera egin digute.

Itsasoan  bainu azkarra hartuta, gure hotelera abiatu gara, Orokieta eskolara. Bertan Gari Otamendi eta Oier Araolaza dantzariak zain genituen « Korrotik pikutara » hitzaldi dantzatua eskaintzeko. Telmo Esnal « Dantza » filmeko zuzendaria ere bertan zegoen. Hain zuzen ere, bere filmaren proiekzioaren aurretik solasalditxoa eskaini digu gauean.

  • Argazkiak: Mirian Alonso

Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *