Smartphonetan deskargatzeko ‘EuskarAbentura’ APPa da aurtengo ekitaldiak dakarren berrikuntza nabarmenetako bat. 

Espedizioa lehen pertsonan bizi ezin baina gertutik jarraitu nahi dutenentzat tresna baliagarria izango da ‘Euskarabentura’ aplikazioa. Codesyntax enpresa hornitzaileak garatu du, eta Android nahiz iOS sistemetarako erabilgarri dago jada.

Batetik, espedizioa unean-unean eta mapa baten gainean proiektatuta geolokalizatuko du. Bestetik, etapa bakoitzaren xehetasun teknikoak (kilometro kopurua, gainbehera, puntu garaiena nahiz baxuena, profila, zeharkatzen dituen herriak… etab.) jasoko ditu. Jzioquitarrek espedizioak iraun bitarte egin nahiz grabatutako argazki eta bideoak ere erakutsiko ditu, arian-arian eta geolokalizatuta. Gainera, parte-hartzaile guztiei buruzko aurkezpen labur bana eta zenbait bitxikeria biltzen dituzten profil-fitxak ere izango dira ‘Euskarabentura’ aplikazio honetan ikusgai.

Codesyntax enpresa hornitzaileak garatu du Ionic kode irekiko framework indartsua baliatuz. Azken honek web aplikazio hibridoak (Android nahiz iOS sistemetarako) garatzeko balio du, eta HTML5, CSS3 edota JS moduko web teknologiak darabiltza.

DESKARGATU EUSKARABENTURA APPa HEMEN