Iñaki Viñaspre: “Euskaraz eta gozatzen pasatu zuten tarte baten oroitzapena gorde dezaten nahiko nuke”

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque. Pour le confort de l’utilisateur, le contenu est affiché ci-dessous dans une autre langue. Vous pouvez cliquer le lien pour changer de langue active.

Iñaki Viñaspre (Abetxuko, 1984) aurtengo Arabako Bertso Txapelketako irabazleak jzioquitarrentzako (eta batez ere eurekin) inprobisazio tailer bat gidatuko du uztailaren 14an Araian. Joan den urtean EuskarAbentura esperientzia probatu eta aurten errepikatu nahi du antza… Ongi etorria beti!

Zergatik onartu duzu EuskarAbentura espedizioaren gonbidapena bigarrenez?
Iazkoan azken momentuko fitxajea izan nintzen, eta oso gustura aritu nintzen. Haiekin partekatu nituen orduetan, behintzat, giro oso sortzailea, partehartzailea, eta euskalduna eratu zen, eta primeran pasatu genuen.

Ze oroitzapen nagusi gordetzen duzu?
Uste nuen bakarrik nindoala, nik haiei zerbait aurkeztera. Baina den-denok hartu genuen parte, nork bere ekarpena egin zuen eta nahasketa oso polita sortu zen.

Ze asmorekin zatoz aurten? Zer planteatuko diezu gazteei?
Rap, hiphop, freestyle, break dance, beat box eta, oro har, bat-bateko jardueren inguruan ariko gara. Horregatik, ez daramat ez espektatiba ezta gidoi itxirik ere. Eurek planteatzen dutena eta nahi dutena izango da! Polita ziur! Bestela… niri begira aspertuko dira.

Argi duzu, behintzat, zein den intentzioa edo helburua?
Euskarazko rapa erakustea eta irakastea. Iaz Hodei Barrosorekin egin zuten, eta oso ondo funtzionatu zuen. Aurrekoan oso gustura egin zuten horrelako ikastaro bat Hodei Barrosorekin. Agurainera ni neu ere hurbiltzeko eskatu zidaten, eta hau errepikatu.

Zurekin partekatuko duten denbora tarte horretatik, ze irakaspen nagusi eramen beharko lukete motxilan etxera bueltan?
Euskaraz eta gozatzen pasatu zuten tarte baten oroitzapena gorde dezaten nahiko nuke. Nork bere momentua eramango du, noski. Batzuk oso gustura ariko dira dantzan, beste batzuk kantuan, eta beste batzuek begira-begira gozatu dute. Nork bere ekarpena egiten du eta hartu edo gorde ere nahi dutena gordeko dute.

2019ko jzioquitarrentzako nahi bat? Zer opa diezu?
Gure herria ezagutzen goza dezatela.

Iñaki Viñaspre iaz, Euskarabentura2018n, Agurainen egindako inprobisazio tailerrean.

Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *