EuskarAbentura espedizioko begiralea izan nahi duzu?

Eskaintza: Kontratua: hilabetekoa Gutxi gorabeherako soldata: 1000€ gordin

Lanpostuaren eginbeharrak: 10-15 gaztez osatutako taldearen ardura espedizioan zehar: – taldearen koordinazioa ibilaldian zehar – otorduen antolaketa – taldea etapen amaierako ekintzetara bideratu – gaubelen dinamizazioa

Ezinbesteko baldintzak: – Adin tartea: 22 eta 40 artean. – Uztailaren 1etik, uztailaren 31ra erabat libre egotea. (biak barne) – Maiatzaren 25-27ko eta ekainaren 22-24ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da. – Euskara jariotasunez hitz egitea. – CVa bidaltzea. – Motibazio gutuna, aurkezteko arrazoiak azalduz. – Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

Hurrengo ezaugarri hauek ere baloratuko dira baina ez dira ezinbestekoak izango: – Ikasketak baloratuko dira. – Sorosle titulua. – Mendi edo orientazio txapelketetan parte hartu izana. Mendizalea izatea. – Euskal Herriko historian, kulturan, geografian edo euskal filologian formatua edo aditua izatea. – Heziketa fisikoan edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan graduatua. – Ruta Quetzal edo antzerako programa batean parte hartu izana. – Teknologia berriak erabiltzen abilezia izatea, baita komunikabideen mundua ezagutzea ere. – Ibilbide profesionala, ikasketak, egindako kirolak, musika instrumentuak edo afizioak kontutan hartuko dira. – Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea. – Gidabaimena izatea, B1 edo bestelakoak.

Martxoaren 15a curriculumak eta motibazio gutunak jasotzeko epemuga izango da: info@euskarabentura.eus

GERTA LITEKE ANTOLAKUNTZAK ELKARRIZKETAK ETA MENDIKO DINAMIKAK EGITEKO ASTEBURU BAT ANTOLATZEA.

Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *