Arabako azken etapak, uztailaren 14koak, hiriburutik Araiara eraman ditu EuskarAbenturazaleak. Baina trenez egin dute, eta soilik geltokitik herriko frontoirainoko tartea osatu dute oinez. Goizean soziolinguistikaz aritu dira ‘Araba eta euskara, geroz eta errima biziagoa’ izenburupean, EuskarAbentura elkarteko kide diren Ane Pedruzok eta Imanol Zabaletak gidatuta. Arratsaldean, ordea, Iñaki Viñaspre Arabako Bertso Txapelketako irabazlearen bisita jaso dute, eta sekulako saio parte-hartzailea egin dute hiphop, rap, beat box, dantza eta mota guztietako inprobisazio erakustaldiak konbinatuz. Gainerakoan, lasai antzean joan da eguna, biharamuneko etapa gogorrerako indarra gorde nahi izan baitute batzuek eta besteek.

  • Egilea: Mirian Alonso