Ikusi EuskarAbentura 2019 espedizioaren 5. eta 6. etapetako unerik politenak!

Asisko Urmenetarekin Orreagako kolegiata bisitatu ostean Auritzen eman genuen arratsaldea. Ibaian bainatu ostean alkatearekin bisitatxoa egin genuen, herri inguruan eta lo egitera joan aurretik Gartxot filma ikusi genuen.

Hurrengo egunean Zubirira arteko 19 kilometroko etapa egin genuen. Bidean ez galtzeko orientazio tailerra hartu zuten gazteek, eguna Alex Txikon alpinistaren bisitarekin bukatzeko, ederra!

  • Egilea: Andrea Martinez
  • Musika: Koban