(Euskera) 260tik gora jzioquitar potentzial dauzkagu!

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

EuskarAbentura 2019 espedizioan izena emateko epea itxi genuen atzo, eta poz-pozik gaude erantzunarekin: 260tik gora lan eta motibazio gutun jaso ditugu!

Datozen egunetan, Eusko Ikaskuntza eta .eus fundazioa arduratuko dira jasotako lanak baloratzeaz, eta apirilaren 15ean argitaratuko dugu datorren uztaileko abentura bizitzeko aukera izango duten 120 gazteen behin behineko zerrenda. Hauetakoren batek gerora ezezkoa ematekotan, itxaron-zerrendatik berreskuratuko ditugu izenak eta, hala, behin betiko jzioquitarren izen-abizenak emango ditugu jakitera apirilaren 30ean.

Epaimahaikideek lanen originaltasuna, idazkera, informazio iturrien kalitatea eta proposatutako gaiarekin duten lotura hartuko dituzte kontuan, besteak beste. Neskak nahiz mutilak aukeratuko dituzte (asko jota %60/%40-ko aldearekin), eta zazpi herrialdeetako gazteak bilduko dituzte lurralde bakoitzeko biztanleriaren araberako proportzioan. Bestalde, diasporatik hurbilduko diren bi parte hartzailerentzako lekua ere gordeko dute.

Mila esker, gazteak!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *