ESKAINTZA
Kontratua: 2019ko otsaila erdialdetik uztailaren amaierara arte, lanaldi osoan.
Soldata: 1.500€ gordin
LANPOSTUAREN EGINBEHARRAK
– Komunikazioko telefonoa eta emaila kudeatzea
– EuskarAbentura 2019ko komunikazio plana egitea (espedizioaren aurreko, bitarteko eta ondorengo lanak)
– Sare sozialen estrategia lantzea eta sareak kudeatzea: Facebook, Instagram, Twitter, Telegram, Youtube, WhatsApp, Mailchimp
– Prentsaurrekoak eta prentsa-oharrak planifikatzea eta koordinatzea
– Elkartearen prentsa agerpenak jasotzea eta antolatzea
– Euskarri bisualak kudeatzea: (diseinua, inprimaketa, banaketa) kartelak, eskuorriak, bideoak, formatu handiko euskarriak…
– Publizitatea kudeatzea
– Webgunea elikatzea eta kudeatzea
– Hedabideen koordinazioa egitea
– Itzulpenak egitea
– Komunikazio lan taldea koordinatzea (espedizioaren aurreko antolaketan eta espedizioan zehar)
– Komunikazio batzordea koordinatzea eta dinamizatzea
– Datu baseak eguneratzea eta elikatzea
– Bulegoan koordinazio lanetan laguntzea
* EuskarAbentura elkartea eta 2DEO euskarazko ikus-entzunezkoen laborategia elkarlanean ari dira 2019ko ediziora begirako proiektu komunikatibo berritzaile bat sortzeko asmoz. Komunikazio arduraduna proiektu honen ekoizpenaz eta koordinazioaz arduratu beharko da baita ere.
EZINBESTEKO BALDINTZAK
– Komunikazioaren arloko ikasketak izatea
– Komunikazio arloko ezagutza eta esperientzia izatea: sare sozialak, diseinu grafikoan ezagutza, irudi ediziorako softwareak, webguneen sorkuntza eta kudeaketa, ofimatika programen erabilera menperatzea…
– Euskara idatziz eta ahoz menperatzea. Gutxienez C1 maila
– Gida baimena (B) eta autoa izatea
– Pertsona dinamikoa, autonomoa, komunikatzeko erraztasuna eta talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea
– EuskarAbenturak bultzatzen dituen helburuekin bat etortzea
BALORATUKO DA (ez da ezinbestekoa izango)
– Euskararen normalizazioaren testuinguruko eragileak ezagutzea
– Euskara, euskal kultura edo aisialdi elkarteren bateko kidea izatea
– Aisialdiko begirale edo koordinatzaile esperientzia izatea
– Hizkuntzen ezagutza: gaztelania, frantsesa eta ingelesa bereziki
PROZEDURA
• Bidali curriculuma info@euskarabentura.eus helbidera otsailaren 10a baino lehen
• Otsailaren 19an aukeratutako pertsonekin elkarrizketak egingo dira
• Aukeratutako pertsona otsailaren 25ean lanean hasteko prest egon behar da