EUSKARABENTURA 2020 ESPEDIZIOKO GIDARI/MATERIAL ARDURADUNA IZAN NAHI DUZU?

Sorry, this entry is only available in Basque. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

LANPOSTUAREN EGINBEHARRAK:
  • Espedizioko ibilgailuen ardura: mantenua, gasolina…
  • Suertatzen diren bidai behar guztiei erantzun: etapa egin edo amaitu ezin duten gazteak behar bada jaso eta etapa amaierara eraman.
  • Zamalanak: egunero motxilak furgonetan kargatu eta deskargatu, furgonetako ordena mantendu. 
  • Material arduraduna: materialaren kontrola eraman, arduradunari falta den materialaren berri eman…
ZER ESKAINTZEN DUGU?
  • Kontratua: hilabetekoa edo 15 egunekoa.
  • Gutxi gorabeherako soldata: Hilabetekoa: 1500€ gordin / 15 egunekoa: 750€ gordin.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
  • Gutxienez B gidabaimena izatea. Bestelakorik izatekotan zehaztu, mesedez.
  • Uztailaren 1etik 15era edo 16tik 31ra edo hilabete osoa erabat libre egotea.
  • Langilea espedizioarekin batera egon beharko da une oro, bertan lo egiten.
  • Ekainaren 12-13-14ko asteburua libre egotea. (12 arratsaldetik 14 eguerdira). Espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
  • Euskara jariotasunez hitz egitea.
  • CVa bidaltzea.
  • Motibazio gutuna, aurkezteko arrazoiak azalduz.
KONTUAN HARTUKO DIREN BALDINTZAK:
  • Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.
  • Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.
HAUTAGAITZA BIDALTZEKO:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *