EuskarAbentura2019: Zestoa –> Mendaro –> Markina

Sorry, this entry is only available in Basque. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Euripean abiatu dira jzioquitarrak Zestoatik, autobusez, Mendarorantz; eta handik, jada oinez, Markinarantz. Eta euriari onena atera diote, 16km fresko eta zoragarri izan direlako. Koloretako euritakoek ortzadar bilakatu dute orain arteko kamiseta laranja&urdinen paisaia, eta lanbro artean ezkutatu diren arren, oparia izan dira basoak, baserri zaharrak eta masusta zaporetsuak. Markina-Xemeingo frontoia hartu dute gauerako estalpe, eta bertan aritu dira pilota jokotan arratsalde osoan zehar. Irakasle lanetan Patri Espinar (esku pilota), eta Irantzu Idoiaga nahiz Xanti Olabe kantxazaina izan dituzte.
Eta gauean… lokartu aurretik, eguneroko legez, gaubela. Gabon!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *