EuskarAbentura 2019: Donibane Lohitzune –> Miarritze –> Baiona

Sorry, this entry is only available in Basque. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Lapurdiko kostaldearen edertasunarekin gozatu galanta hartu dute gaurkoan jzioquitarrek. Donibane Lohitzunetik abiatu eta berehala heldu diote Itsasbazterreko Xenderari. Getaria eta Bidarte zeharkatu dituzte Miarritzeranzko bidean, surflariz betetako hondartzak bata bestearen atzetik elkarlotuz. Miarritzen bertan bazkaldu eta autobusez egin dute jauzi Baionara. Hain justu Baiona Tipian elkartu dira Bizi! mugimendu altermundistako kideekin, eta halaxe eman dute arratsaldea: krisialdi ekologikoari loturiko datu dramatikoak eguneratzen baina, baita ere, alternatiba posibleak eztabaidatzen. Argazkiak: Mirian Alonso

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *