Behe Nafarroako azken etapari heldu diogu gaurkoan, 24 kilometro eguzkipean, baina beldurrik ez! Jutsiko ezker pareta garbi garbi utzi, sortutako zaborra pisatu eta bideari ekin diogu.

Garazin Xan Airerekin, Seaskako hizkuntza politika arduradunarekin, eta Garaziko Gaztetxeko gazteekin bisita ibiltaria egin dugu. Bertako bizilagunekin hitz egiteko gonbidapena egin digu eta bukatzean zoriondu gaitu 10 minutuz behintzat Garaziko kale turistikoena euskalduntzeagatik.

Egilea: Mirian Alonso