(Euskera) 2018ko eta 2019ko jzioquitarrek bat egingo dute Belaunaldi Arteko Egunetan

Sorry, this entry is only available in Basque. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Uztailaren 7an eta 24an, EuskarAbentura espedizioko bi edizioetako gazteek elkar ezagutu eta eguna juntu pasatzeko aukera bana izango dute.

Neska-mutil euskaldunen sare berri bat sortu eta elikatzea da EuskarAbentura egitasmoaren helburu garrantzitsuenetako bat. Eta hain justu horretarako ekarriko ditugu Belaunaldi Arteko Egunak: iazkoak eta aurtengoak nahasteko, eta harremanetan jartzeko.

Espedizioko aurreneko astean Nafarroan, eta hirugarren astean Gipuzkoan, 2018ko udan EuskarAbenturan parte hartu zuten gazteek 2019ko abenturara batzeko aukera izango dute, etapa bat denek elkarrekin osatzeko eta eguna ere lagunartean igarotzeko.

Uztailaren 7ko egunera batzeko elkargunea Zubiriko frontoi ondoko parkinga izango da, goizeko 9:00etan. Handik abiatuta, Iruñara bitarteko 23 kilometroak izango dituzte hartuemana egiteko, esperientziak partekatzeko, elkarri galderak luzatzeko eta, nahi izanez gero, kontaktua gal ez dezaten elkarri helbide eta telefonoak emateko! Nafarroako hiriburura iritsita, arratsalderako aurreikusitako ekintzetan ere denek batera hartuko dute parte, harik eta egunaren amaieran 2018ko jzioquitar ‘beteranoek’ espedizioa utzi eta euren etxeetara itzuliko diren arte.

Uztailaren 24ko dinamika ere berbera izango da. Belaunaldi Arteko bigarren egun honetan parte hartu nahi duten gazteek goizeko 9:00etan dute hitzordua, kasu honetan Donostiako udaletxeko eskaileren aurrean, Alderdi Eder plazan. 2018ko eta 2019ko jzioquitarrek bigarren aukera bat dute, beraz, elkar harilkatzeko eta sarea sendotzeko. Honako hau 22 kilometroko etapa izango da, kostaldeko, Gipuzkoako hiriburutik Zarautzerainokoa. Zarautzerako prestatutako egitaraua burututa, ‘beteranoek’ espedizioa utzi beharko dute.

DEIALDIA POSTA ELEKTRONIKOZ
‘Beterano’ horietako bat bazara eta une honetan hau irakurtzen ari bazara… ez larritu, Belaunaldi Arteko Egunetara batzeko deialdia jaso duzu zure postontzi elektronikoan, eta bertan aurkituko dituzu detaile guztiak, baita bete beharreko baldintzak ere!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *