Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16 eta 17 urte bitarteko 121 neska-mutilek hartuko dute parte EuskarAbentura 2019 espedizioan. Taldeak euskararen lurraldea luze-zabal zeharkatuko du oinez, datorren uztailaren 1etik 31ra bitarte.

Iragan martxoaren 10ean (martxoaren 24ean diasporako, Behe Nafarroako eta Zuberoako neska-mutilen kasuan) itxi genuen EuskarAbentura 2019 espedizioan parte hartu nahi zutenek izena emateko epea.

Lan bat eta motibazio gutun bat igortzeko eskatu genien. Lana burutzeko, hautagai bakoitzak hiru gai izan ditu aukeran:
> Maite ditut maite gure bazterrak: Euskal Herria eta aztarna ekologikoa.
> Joen-etorriak: migrazio mugimenduak.
> Errimak eta erritmoak: musika, kantak, dantzak, olerkiak, antzezpenak.

Inteligentzia mota ezberdinen araberako formatuak ere izan dituzte aukeran: Historikoa, Literarioa, Ikus-Entzunezkoa, Musikala, Plastikoa edota Sormen Digitala.

Lurralde bakoitzetik abenturara batuko ziren gazteentzako plaza kopurua aldez aurretik ezartzeko, lurralde bakoitzeko biztanleriak Euskal Herriko biztanleria osoarekiko suposatzen duen proportzioa hartu genuen kontuan, eta 121 laguneko taldera estrapolatu. Era berean, Euskal Herriko errealitate soziolinguistiko anitzen presentzia bermatzea eta neska/mutil proportzio orekatua lortzea ere finkatu genuen helburu gisa (%35 / %65-eko aldea, asko jota). Bestalde, bi leku gorde genituen zortzigarren euskal probintziakoentzat. Dena dela, aurretiaz ezarritako kuota horietako batzuk betetzea ezinezkoa izan da lurralde batzuetatik behar baino eskaera gutxiago iritsi direlako (edo ezinbesteko baldintzak betetzen zituen bakar bat ere ez, Zuberoako kasuan).

Aste hauetan zehar,  Eusko Ikaskuntzako eta PuntuEUS Fundazioko 20 kide aritu dira jasotako 263 proposamen eta motibazio gutunak ebaluatzen. Epaimahaiak originaltasun, estilo, teknika eta kalitate irizpideetan oinarritu du bere ebazpena.

Horrenbestez, une honetan, 121 gaztek dute EuskarAbentura 2019 espedizioan parte hartu ahal izateko lekua, guztiak 2002–2003 bitarte jaiotakoak. %65 neskak dira, eta %35 mutilak. Gaurtik hasita, astebeteko epea dute bermea ordaintzeko (berresteko). Atzera egin eta ezezkoa emanez gero, itxaron-zerrendan geratu diren gazteek eskuratu ahal izango dituzte haiek libre utzitako lekuak.

Jarraian, EuskarAbentura 2019 espedizioan lekua izango duten 121 jzioquitarren zerrenda, jatorrizko lurraldearen arabera. Inizialek izen-abizenei egiten diete erreferentzia. Segidan gaztearen bizitokia/herria dator zehaztuta. Eta, azkenik, haren ikastetxea):

DIASPORATIK: gazte bat. Talde osoaren %0,83.
– M.E.F. (Stockholm. Blommensbergsskolan)

BEHE NAFARROATIK: gazte bat. Talde osoaren %0,83.
A.A. (Baigorri. San Josepe Lizeoa)

LAPURDITIK: 6 gazte. Talde osoaren %4,96.
A.F. (Zuraide. San Josepe Lizeoa)
– E.R. (Zuraide. San Josepe Lizeoa)
– A.A. (Urruña. Saint Thomas D’Aquin)
– M.A. (Senpere. San Josepe Lizeoa)
– J.C. (Zuraide. San Josepe Lizeoa)
– A.G. (Zuraide. San Josepe Lizeoa)

ARABATIK: 15 gazte. Talde osoaren %12,4.
I.F.O. (Gasteiz. Armentia Ikastola)
– N.L.S. (Gasteiz. Koldo Mitxelena BHI)
– M.S.C. (Gasteiz. Los Herran BHI)
– N.UE.O. (Gasteiz. Koldo Mitxelena BHI)
– O.M. (Araia-Asparrena. Aniturri BHI)
– G.G.G. (Gasteiz. Olabide Ikastola)
– J.Z.S. (Gasteiz. Los Herran BHI)
– J.T.T. (Gasteiz. Mendebaldea BHI)
– A.G.B. (Laudio. Laudio BHI)
– PM.C.B. (Gasteiz. Presentación de María)
– E.L.B. (Gasteiz. Koldo Mitxelena)
– A.I.B. (Gasteiz. Mendebaldea BHI)
– A.M.G. (Gasteiz. Mendebaldea BHI)
– I.A.B. (Kanpezu. Koldo Mitxelena)
– L.GP.A. (Gasteiz. Mendebaldea BHI)

NAFARROATIK: 26 gazte. Talde osoaren %21,49.
I.M.A. (Gaskue. Askatasuna BHI)
– E.J.R. (Tutera. Argia Ikastola)
– K.A.L. (Ihaben. Larraintzarko Ikastetxea)
– N.B.U. (Iruña. San Fermin Ikastola)
– K.B.G. (Bera. Toki Ona BHI)
– M.S.B. (Burlata. Askatasuna BHI)
– N.U.F. (Iruña. Biurdana BHI)
– M.L.A. (Uharte. Paz de Ziganda Ikastola)
– N.M.SM. (Burlata. Askatasuna BHI)
– A.E.K. (Tafalla. Garces de los Fayos Ikastola)
– A.Z.I. (Doneztebe. Mendaur DBHI)
– M.I.V. (Zubiri. Askatasuna BHI)
– S.S.O. (Gerendiain. Askatasuna BHI)
– P.G.C. (Barañain. Alaitz Institutua)
– J.M. (Iruña. San Fermin Ikastola)
– S.S.A. (Barañain. Alaitz BHI)
– E.P.L. (Tutera. Argia Ikastola)
– O.U.B. (Erratzu. Lekaroz BHI)
– M.E.SR. (Altsasu. Altsasu BHI)
– A.L.P. (Corella. Argia Ikastola)
– M.N.H. (Uharte. Andra Mari Ikastola)
– A.J.R. (Tutera. Argia Ikastola)
– A.O.C. (Altsasu. Iñigo Aritza Ikastola)
– J.D.C. (Altsasu. Altsasu BHI)
– U.O.I. (Iruña. Biurdana BHI)
– T.B.A. (Zizur Nagusia. San Fermin Ikastola)

GIPUZKOATIK: 27 gazte. Talde osoaren %22,31.
A.L.A. (Hondarribia. Talaia BHI)
– A.E.R. (Oiartzun. Haurtzaro Ikastola)
– L.G. (Errenteria. Usandizaga BHI)
– N.M.E. (Donostia. Lauaizeta Ikastetxea BHI)
– A.A.M. (Getaria. Lizardi BHI)
– M.L.D. (Hondarribia. Talaia BHI)
– J.D.E. (Tolosa. Laskorain Ikastola)
– J.E.I. (Getaria. Salbatore Mitxelena Ikastola)
– E.J.S. (Donostia. Lauaizeta Ikastetxea BHI)
– M.E.B. (Asteasu. Erniobea BHI)
– A.A.G. (Hondarribia. Talaia BHI)
– I.E.Z. (Oñati. Txantxiku Ikastola)
– R.C.A. (Donostia. Axular Lizeoa)
– JM.U.E. (Orio. Oteiza Lizeo Politeknikoa)
– S.S.G. (Aia. Lizardi Institutua)
– J.M.I. (Aduna. Aita Larramendi Ikastola)
– K.L.L. (Aretxabaleta. Arizmendi-Almen Ikastola)
– I.M.A. (Donostia. Lauaizeta Ikastola BHI)
– B.I.B. (Aizarnazabal. Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkartea)
– M.L.G. (Donostia. Axular Lizeoa)
– G.O.I. (Tolosa. Laskorain Ikastola)
– A.R.G. (Donostia. Usandizaga-Peñaflorida BHI)
– U.O.I. (Tolosa. Laskorain Ikastola)
– A.O.I. (Tolosa. Laskorain Ikastola)
– X.B.Z. (Donostia. Axular Lizeoa)
– E.G.G. (Donostia. Lauaizeta Ikastetxea BHI)
– U.B.R. (Donostia. Lauaizeta Ikastetxea BHI)

BIZKAIATIK: 45 gazte. Talde osoaren %37,2.
E.B.P. (Bilbo. IES Botikazar BHI)
– L.R.I. (Bilbo. Kirikiño Ikastola)
– E.P.M. (Mungia. Lauro Ikastola)
– U.R.A. (Larrabetzu. Txorierri BHI)
– M.O.G. (Bilbo. Kirikiño Ikastola)
– M.O.J. (Portugalete. Ballonti BHI)
– A.Z.G. (Bilbo. Lauro Ikastola)
– T.O.N. (Portugalete. Ballonti BHI)
– U.E. (Bilbo. Lauro Ikastola)
– E.B.S. (Sopela. Ander Deuna Ikastola)
– N.S.A. (Larrabetzu. Ibarrekolanda BHI)
– G.H.P. (Sondika. Txorierri Institutua)
– H.H.B. (Lanestosa. Karrantza BHI)
– I.M.T. (Sopela. Lauro Ikastola)
– M.Z.M. (Durango. Ibaizabal Ikastola)
– I.R.F. (Portugalete. Ballonti BHI)
– I.P.E. (Derio. Larramendi Ikastola)
– J.B.A. (Durango. Ibaizabal Ikastola)
– I.M.G. (Barakaldo. Beurko BHI)
– A.I.V. (Bilbo. Abusu Ikastola)
– I.R.B. (Bilbo. Luis Briñas)
– A.P.G. (Zalla. Maristak Zalla Ikastetxea)
– N.L.S. (Bilbo. Lauro Ikastola)
– IX.A.SA. (Bilbo. Jesuitak Indautxu)
– P.L.I. (Getxo. Betiko Ikastola)
– A.A.Z. (Bilbo. Lauro Ikastola)
– O.G.A. (Getxo. Julio Caro Baroja BHI)
– A.A.M. (Algorta. Lauro Ikastola)
– M.H.M. (Barakaldo. Beurko BHI)
– A.A.C. (Forua. Gernika BHI)
– J.M.P. (Bilbo. Botikazar BHI)
– I.S.G. (Sodupe. Eretza Berri)
– M.D.B. (Bilbo. Abusu Ikastola)
– S.I.A. (Derio. Txorierri BHI)
– O.G.Z. (Gueñes. Eretza Berri)
– P.S.N. (Berango. Lauro Ikastola)
– I.E.B. (Zornotza. Urritxe Institutua)
– L.I.E. (Sopela. Ander Deuna Ikastola)
– M.L.I. (Getxo. Artaza Romo Ikastetxea)
– K.T.D. (Bilbo. Luis Briñas)
– A.G.O. (Bilbo. Kirikiño Ikastola)
– A.C.U. (Leioa. Barandiaran BHI)
– K.P. (Muxika. Seber Altube Ikastola)
– A.G. (Bilbo. Salesianos Deusto)
– T.T.B. (Bilbo. Lauro Ikastola)