2019 GAIAK AZALPENAK

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

  1. Maite, ditut maite gure bazterrak – Euskal Herria eta bere Aztarna Ekologikoa

Lurralde baten bizi diren bizidunek baliabide naturalak kontsumitzen dituzte eta hondakinak sortzen dituzte. Posible da baliabide horiek sortzeko eta zabor hori asimilatzeko behar den azalera neurtzea. Azalera honi aztarna ekologikoa deritzo. Gaur egun, gizakiaren kontsumo mailarekin, bizi garen bezalako beste 1.5 planeta gehiago beharko genituzke orekan egoteko. Lurrak sortzen duen erritmo berean kontsumitu ahal izateko. Euskal Herriak bere azalera 1.7 aldiz biderkatu beharko luke gaur egun kontsumo jasangarriarekin bat egiteko.

Zenbatekoa da zure udalerriko bataz besteko ur kontsumoa? Zenbat kilo haragi jaten ditu zure herriko biztanle batek urtean? Zenbat zabor birziklatzen da zure herrian eta zenbat bideratzen da zabortegira? Zure hiri/herri barneko mugimenduen zenbat dira oinez, bizikletaz, garraio publikoz edo kotxe pribatuan? Zenbat azalera dago babestua naturarentzat zure udalerrian? Nola aldatu dira aldagai horiek azken urteetan? Munduko beste herrialde edo hiriekin konparatuz, nola dago zure udalerria?
Irakurri ezazu aztarna ekologikoaren inguruan eta kontaiguzu zure udalerriko kuriositateren bat!

Adibideak:

  • Banana-azalaren historia: Kanariar uhartetatik, berriz ere amamaren baratza ongarritu zuen arte
  • Haragia kontsumoaren ondorioen jakintza nire herritarrengan – Pertzepioa eta Kontsumo tendentzien inkesta batetik ateratako ondorioak
  • Nire herriko garraio publiko sarea eta bidegorrien sarea laburbiltzen duen aplikazioa
  • Nire udalerrian babestutako landaretzaren herbarioa
  • Ur edangarriaren azpiegitura eta ur zikinen kudeaketaren garapen historikoa nire udalerrian

 

2. Joan-etorriak: migrazioen testigantzak

Azken hamarkadetan nazioarteko migrazio-fluxuak gehitzen ari dira eta etorkizunean ere joera horrek jarraituko omen du; horixe diote bederen hainbat ikerketa lanek. Mugimendu horiek dituzten eraginak gure errealitate hurbilean atzeman ditzakegu, eta maiz, komunikabideek errealitate horren isla txiki bat erakusten dute. Dena dela, migrazioak ez dira fenomeno berri bat gure herrian, eta belaunaldi askotan aurki ditzakegu, arrazoi desberdinak direla bide, atzerrira joandakoen testigantzak.
Zeintzuk izan daitezke, zure herria utzi eta arriskuz betetako milaka kilometroko bidaia bat egitearen arrazoiak, etorkizun ezezagun bat eskaintzen dizun lurralde arrotz batera joateko? Zeintzuk dira gure herrira datozen lagun horien istorioak? Zeintzuk izan ziren/dira, Euskal Herritik joan zirenen/direnen errealitatea?

Adibideak:

  • Venezuelara joan zen gure birraitonaren istorioa.
  • Gerra zibiletik alde egin zuten euskaldunen kontaketak.
  • Nire herriko saharar jatorriko familiaren bizipena. Nola bizi izan zuten beraien herria uztea? Zergatik alde egin zuten? Nolakoa izan da gure herrian jaso duten harrera?
  • Nire amonaren zaintzaz hainbat eta hainbat urtez arduratu den emakume ekuadortarraren errealitatea.
  • Senegaletik etorritako arrantzalearen bizitza.
  • Orain gure herrian bizi diren Siriar errefuxiatu familiaren bizipenak.

 

3. Errimak eta erritmoak

Ziurrenik gizakiak berezkoen duen artea, oinarrizkoena, organikoena, erraietatik ateratakoa, bihotz taupaden perkusioa, erritmoa, ahots korden dardara,: Musika. Pentsa, melodia batek, kadentzia batek eragin ahal dizkigun barne sentimendu edo sentsazio fisikoak; horri buruz badaki doinu batekin negar egin duenak edo bozgorailu baten uhinek bularra indarrez bibrarazi dionak. Musikak Nola aldatu da musika historian zehar? Eta musikak historia aldatzeko gaitasuna al du? Nondik dator zuk entzuten duzun musika? Zarata bat musika bihur dezakezu? Erritmo baten bitartez istorio bat kontatuko al diguzu?.

Hitzak ere boteretsuak dira, senda dezakete, laztandu, min eman, aldarrikatu, irakatsi, laguntza eskatu… Gaur egun gehienetan musikak hitzak ditu lagun, zer esan nahi dugun badakigunean, nola esan nahi dugun erabaki dezakegu. Baina nondik sortzen da errima? Zertarako errimatu? Gozatzen al duzu zuk bertsoez edo rapaz, edo poesiaz?

Lanen adibideak:

  • Euskal Rocka, kantautoreak, euskal rap-a… Euskal Herriaren historian izan duten inpaktua.
  • Zuk konposatu eta idatzitako kanta bat, rap bat, ezagutzen duzun abesti baten berrinterpretazioa…
  • Zuk idatzitako poesia/bertso bat
  • Gustoko duzun kanta/poema/bertso baten analisia
  • Istorio bat kontatzen duen soinu muntaia esperimental bat
  • Koreografia bat, zure erritmoan!