ESKAINTZA:
Kontratua:

– Hilabetekoa: 2023ko uztailaren 1etik 31ra
– Hamabost egunekoa: uztailaren 1etik 15era / uztailaren 16tik 31ra.
Soldata:
– Hilabetekoa: 1.500€ gordin
– Hamabost egunekoa: 750€ gordin


ZEREGINAK:
– Ibilgailuen (furgonetak) ardura: mantenua, garbiketa, gasolina…

-Suertatzen diren bidai behar guztiei erantzun: etapa egin edo amaitu ezin duten gazteak jaso eta etapa amaierara eraman.

– Etapa egiten dagoen lan taldearekin koordinatu ibilbideko puntu ezberdinetara ura eta jatekoa gerturatzeko.

– Zamalanak: egunero motxilak kargatu/deskargatu, materialaren ordena mantendu.

-Materialaren kudeaketa: falta denean erosi, kontrola eraman.

– Herri bakoitzeko azpiegitura/espazioaren kudeaketa, materiala behar den lekuan prest eduki espedizio taldea heltzen denerako.


EZINBESTEKO BALDINTZAK:
– Gutxienez B gidabaimena izatea. Bestelakorik izatekotan zehaztu, mesedez.
– Disponibilidadea: uztailaren 1etik 15era edota uztailaren 16tik 31ra.
– Ekainaren 9-11ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
– Euskara jariotasunez hitz egitea.


BALORATUKO DA (baina ez da ezinbestekoa izango):
– Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.
– Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

 

HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO ESTEKA:

(Kurrikuluma + motibazio gutun/bideoa erantsi)

https://euskarabentura.eus/parte-hartu/gurekin-lan-egin/