LAN ESKAINTZA – 2023ko espediziorako BEGIRALE-XERPA bila ari gara!

ESKAINTZA:
Kontratua:
– Hilabetekoa: 2023ko uztailaren 1etik 31ra
Soldata:
– Hilabetekoa: 1.500€ gordin
ZEREGINAK:
– Espedizioan zehar, 10-12 gaztez osatutako taldearen ardura
-Taldearen koordinazioa ibilaldian zehar
-Taldea etapen amaierako ekintzetara bideratu
-Gaubelen dinamizazioa
-Espedizio aurretik, 1-2 etapa prestatzea
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
-Adin tartea: 22- 40 artean
-Disponibilidadea: uztailaren 1etik 31ra
– Ekainaren 9-11ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
– Euskara jariotasunez hitz egitea.
-Eskarmentua: udalekuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.
BALORATUKO DA (baina ez da ezinbestekoa izango):
– Ikasketak baloratuko dira.
– Sorosle titulua.
– Mendi edo orientazio txapelketetan parte hartu izana. Mendizalea izatea.
– Euskal Herriko historian, kulturan, geografian edo euskal filologian formatua edo aditua izatea.
– Heziketa fisikoan edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan graduatua.
– Teknologia berriak erabiltzen abilezia izatea, baita komunikabideen mundua ezagutzea ere.
– Ibilbide profesionala, ikasketak, egindako kirolak, musika instrumentuak edo afizioak kontutan hartuko dira.
– Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.
– Gidabaimea izatea, B1 edo bestelakoak.
HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO ESTEKA:
(Kurrikuluma + motibazio gutun/bideoa erantsi)
https://euskarabentura.eus/parte-hartu/gurekin-lan-egin/
Facebooken partekatu Twitterren partekatu Pinteresten partekatu