ESKAINTZA:
Kontratua:

– Hilabetekoa: 2023ko uztailaren 1etik 31ra
– Hamabost egunekoa: uztailaren 1etik 15era / uztailaren 16tik 31ra.
Soldata:
– Hilabetekoa: 1.700€ gordin
– Hamabost egunekoa: 850€ gordin


ZEREGINAK:
– Espedizioan zehar suertatutako osasun arazoak artatu eta diagnostikoa egin.
– Parte-hartzaile guztiekin batera espedizioa oinez burutuko dute.

– Egunero, behar duten parte-hartzaileen jarraipena egin.

– Botikinaren kudeaketa.


EZINBESTEKO BALDINTZAK:
– Erizaintza titulua izatea edo erizaintza ikasketetako azkeneko urteetan egotea.
– Disponibilidadea: uztailaren 1etik 15era edota uztailaren 16tik 31ra.
– Ekainaren 9-11ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
– Euskara jariotasunez hitz egitea.


BALORATUKO DA (baina ez da ezinbestekoa izango):
– Mendizalea izatea.
– Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.
– Sorosle titulua.
– Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

 

HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO ESTEKA:

(Kurrikuluma + motibazio gutun/bideoa erantsi)

https://euskarabentura.eus/parte-hartu/gurekin-lan-egin/