Lehen txandako azken etapa izan da gaurkoa eta eguraldi bikainak lagundu gaitu etapa osoan zehar. Ia egunero bezala, 8etan irten dugu kanpamendutik, gaurkoan Zugarramurdira. Eguzkiak gogor jo du gaur baina, ez dugu izan gerizpe eremu handirik. Horren ondorioz nahikotxo sufritu dute jzioquitarrek baina, eguzkitako krema eman ur asko edan eta aurrera jarraitu dugu.

Zugarramurdira hiru t’ erdiak aldera heldu gara, bide luze baina nahiko erraz baten ostean. Zuzenean kobetara jo dugu, sorginkeriaren magiaren bila eta bertan benetan toki magikoa aurkitu dugula.

Gauean Lorea Ibarraren bisita izan dugu. Loreak Akelarre filmaren inguruan, hitz egin digu; nolakoa izan zen kastina, nola izan zen grabaketa… Gogotsu hartu dute bisita gazteek, Lorea jziokitarra izan bait zen lehen edizioan eta horrek asko animatu ditu. Hitzaldiaren ostean, filma ikusi ahal izan dugu.

 

Argazkiak: Andrea Martinez