PARTE-HARTU

IZEN-EMATE OINARRIAK

Ikusi Orrialdearen Amaieran

BALDINTZAK

  • 2004 edo 2005 urteetan jaioa izatea
  • Euskaraz jakitea

IZEN-EMATEA: Azpian eta Izen-ematearen Oinarriak dokumentuan topatuko dituzun baldintzak errespetatuz egin ezazu…

  • Banakako proiektu original bat
  • Aurkezpen bideo bat

… eta ondoren bidalizkiguzu formularioaren bitartez. Horretarako 2021eko MARTXOaren 12 ra arteko apea daukazu.

OHAR GARRANTZITSUA! EuskarAbentura Elkarteak bere eskuartean dagoen guztia egingo du 2021ko udan EuskarAbentura Espedizioa antolatzeko. Aldiz, bizi dugun egoeran, ezin dugu %100ean ziurtatu ibilbide originala jarraituko duen 120 gaztez osatutako hilabete osoko espedizioa antolatu ahalko dugunik. Horregatik, gogorazten dizuegu ekintza momentuko egoeraren arabera antolatuko dela, betiere indarrean dauden prebentzio neurriak errespetatuz. Hori dela eta, kontuan izan egitasmoan aldaketak egon litezkeela: parte-hartzaile kopuruan, iraupenean, ibilbidean… Data hurbildu ahala hartzen ditugun erabakien berri emango dizuegu.

PROIEKTU MOTAK

Historikoa

Gaia ikuspuntu historiko batetik garatuko da, behar bezalako dokumentazio eta informazio iturriak erabiliz.

Bidali beharreko dokumentuak eta horiek egiteko irizpideak:

1.TESTUA
  • Luzeera: 3-5 orrialde (portada aparte)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Anexorik ez
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ IDATZI EGILEAREN IZENA DOKUMENTUAREN ORRIALDEETAN

Literarioa

Partaideak idazki literario original bat aurkeztu beharko du, ipuin, olerki, antzezlan edo bere hautuko beste edozein generotakoa, betiere aurten proposatutako gaiaren inguruan.

Bidali beharreko dokumentuak eta horiek egiteko irizpideak:

1.TESTUA
  • Luzeera:
    • Prosa: 3-5 orrialde
    • Bertsoa: 3 orrialde
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ IDATZI EGILEAREN IZENA DOKU-MENTUAREN ORRIALDEETAN

Ikus-entzunezkoa

Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Lana fikziozkoa, dokumentala edo esperimentala izan daiteke.

Ikus-entzunezko proiektua aurkezteko bi dokumentu bidali beharko dira: alde batetik, bideo lana bera eta, bestetik, ekoizpen prozesua labur azalduko duen idazki bat. Bi fitxategi hauek hurrengo baldintzak errespetatu beharko dituzte:

1.BIDEOA
  • Iraupena: 2-5 minutu
  • Generoa: dokumentala / fikzioa
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Formatua: mp4 edo wmv (Google Drive-ra igo eta esteka bidali)
  • Artxiboaren izena: abizena+izena+obra
  • EZ DADILA AUTOREAREN IZENA AGERTU
2.AZALPEN TESTUA
  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Contenido: : ekoizpen prozesuaren azalpena. Erabilitako balia-bideak, gaiaren hautaketaren zergatia, izandako zailtasunak…
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea 1,5
  • EZ IDATZI EGILEAREN IZENA DOKUMENTUAREN ORRIALDEETAN

Musikala

Gaiak inspiratutako obra musikal original bat konposatu beharko du partaideak. Guztira hiru dokumentu bidali beharko ditu: obra originalaren audio dokumentua, partitura eta bere proiektua azaltzen duen idazlan labur bat.

* Abesti ezagunen bertsioak onartuko dira BAINA konposizio musikal originalak hobeto baloratuko dira

1.AUDIOA
  • Luzeera: 2-8 min
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: mp3 edo mp4 (audio edo bideo) (Google Drivera igo eta esteka bidali)
  • Artxiboaren izena: abizena+izena+obra
2.AZALPEN TESTUA
  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: Obraren azalpena + Partitura/Hitzak
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ IDATZI EGILEAREN IZENA DOKUMENTUAREN ORRIALDEETAN

Plastikoa

Teknika librea erabiliz (margolana, collage, eskultura, argazkilaritza…) jorratu ezazu gogokoen duzun gaia. Artelana helbide fisikora bidali beharko diguzu:

EuskarAbentura Elkartea
Martikoena Kalea, 16, 2.solairua – azkeneko bulegoa
48992 – Algorta
Ordutegia:: astelehenetik ostiralera
09:00-14:00 / 15:00-18:00

Izen-emate formularioren bitartez obraren argazki bat bidali eta idazki labur bat obraren garapena eta kontzeptua azalduz:

1.ARTELANA (korreo arrunta)
  • Gehienezko tamaina: 50x70x20
  • Teknika askea
  • EZ DADILA AUTOREAREN IZENA AGERTU
2.AZALPEN TESTUA (formulario bitartez)
  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: Obraren garapenaren eta kontzeptuaren azalpena
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ IDATZI EGILEAREN IZENA DOKUMENTUAREN ORRIALDEETAN
3.ARTELANAREN ARGAZKIA (formulario bitartez)
  • Formatua: JPEG/PDF/PNG

Sormen Digitala

Garatu ezazu aukeratutako gaiari buruzko webgune, blog, bideojoko, aplikazio edo izaera digitalezko beste edozein sorkuntza. Garatutako produktuaren garapena azaltzen duen idazlan labur bat bidali beharko duzu. Bertan, lana ikusteko modua ere azaldu behar da: lana publikoa badago, esteka gehitu, eta lana ikusteko deskargatzea beharrezkoa bada, deskargatu ahal izateko esteka. Bestetik, posiblea den kasuetan garatutako lana osatzen duten fitxategiak ere bidali, konprimatutako fitxategi batean.

1.GARATUTAKO LANA

2 aukera:

  • Kodea ZIP formatuan, garatutako lana osatzen duten fitxategiekin. Fitxategiaren izena: abizena+izena+lanaren izena.zip
  • Lana ikusteko edota deskargatzeko esteka azalpen testuaren baitan bidali.
2.AZALPEN TESTUA
  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: produktuaren ideia, erabilitako teknologiaren azal-pena, tresnaren azalpena (pantaila kapturekin) eta zailtasun nagusien ebazpena.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ IDATZI EGILEAREN IZENA DOKUMENTUAREN ORRIALDEETAN

LAN GAIAK

Baserritik Sardexkara

Elikagaiena gizaki guztioi dagokigun kontsumoa da eta hautatzen dugun moduak eragina izango du, ez soilik gure osasunean, baita gure inguruaren osasunean ere. Nondik datoz gure entsaladako tomateak? Zenbat kilometro egin dituzte gosariko aguakateek? Nola eragiten du inguruan nekazaritza mota bakoitzak? Hiri batean bizita, posible al da baratzeko fruituak kontsumitzea? Norberaren kontsumo ohiturek aldaketarik sor ditzakete inguruan?

Hemen dituzu proiektua egiteko ideia batzuk:

  • Tokiko barazkiak VS Barazki ekologikoak.
  • Auzo-baratza bat antolatzeko gidaliburua.
  • Nire kontsumo plan ideala: bertako ekoizleak, garaiko produktuak, urtaroaren araberako menuak…

*Hauek guk proposatutako ideiak baino ez dira. Zuk gaiari nahi diozun moduan heldu ahal diozu!

Klik eta Post

Irudiaren eta irudien garrantzia gero eta nabarmenagoa da gaur egungo gizartean. Azken urteotako neologismo, traola eta esamolde asko horren lekuko dira: selfie, postureo, #filtrorikez… Nola eragiten digu horrek egunerokoan? Errealitatea erakusten dugu ala gure desioak? Pribatutasuna galtzen ari gara? Orain arte ezkutuan egon diren errealitateak plazaratzeko mesedegarri izan daiteke?

Hemen dituzu proiektua egiteko ideia batzuk:

  • Erakusten dugun irudia VS Ezkutatu nahi dugun irudia.
  • Irudia historian zehar – zer jaso zuten iruditan arbasoek eta zer jasotzen dugu orain.
  • Edertasuna eta estetika: kulturak eraikitako arauak.

*Hauek guk proposatutako ideiak baino ez dira. Zuk gaiari nahi diozun moduan heldu ahal diozu!

Adina, jakintzaren iturri

Konfinamendua baino garai okerragoak bizi izan dituzte askok. Aldiz, berrikuntza eta abiadura goratzen dituen gizarte honek ez du denborarik haientzako, ez bizitza iturri duten ezagutzentzako, ez atzera begirako irakaspenetarako, ezta erritmo lasaietarako ere. Zeintzuk ziren amamaren txikitako ametsak? Aitatxi, erakutsiko dizkidazu inguruko mendi, landaredia eta herriak?

Hemen dituzu proiektua egiteko ideia batzuk:

  • Adinekoen lan ikusezina: baratza, bazkariak, haurren zaintza…
  • Amatxi gazte zenean emakume izatea nola zen.
  • Zer ikas dezaket aiton-amonengandik egungo bizimodua hobetzeko?

*Hauek guk proposatutako ideiak baino ez dira. Zuk gaiari nahi diozun moduan heldu ahal diozu!

EuskarAbentura Espedizioa 2021 – ¡Parte-hartu!

2021ko uztailaren 1etik 31ra bitarte, EuskarAbentura oinezko espedizioaren hirugarren ekitaldiak Euskal Herria zeharkatuko du. 2004-2005 urteetan jaioa bazara, euskararen lurraldearen historiaz, gure kulturaz eta natur altxorrez gehiago jakin nahi baduzu, hau da zure abentura! Eman izena!