EUSKARABENTURA 2020 ESPEDIZIOKO BEGIRALEA IZAN NAHI DUZU?

LANPOSTUAREN EGINBEHARRAK:

  • 10-12 gaztez osatutako taldearen ardura espedizioan zehar.
  • Taldearen koordinazioa espedizioan zehar.
  • Taldea etapen amaierako ekintzetara bideratu.
  • Gaubelen edo dinamika ezberdinen dinamizazioa.
  • Espedizio aurretik etapa 1 prestatzea.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

  • Kontratua: hilabetekoa.
  • Gutxi gorabeherako soldata: 1500€ gordin.

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

  • Adina: 22 urtetik gora izatea.
  • Uztailaren 1etik uztailaren 31ra erabat libre egotea. (biak barne)
  • Ekainaren 12-13-14ko asteburua libre egotea. (12 arratsaldetik 14 eguerdira). Espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
  • Euskara jariotasunez hitz egitea.
  • CVa bidaltzea.
  • Motibazio gutuna, aurkezteko arrazoiak azalduz.
  • Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

KONTUAN HARTUKO DIREN BALDINTZAK:

  • Ikasketak baloratuko dira.
  • Begirale titulua izatea.
  • Sorosle titulua.
  • Mendi edo orientazio txapelketetan parte hartu izana. Mendizalea izatea.
  •  Euskal Herriko historian, kulturan, geografian edo euskal filologian formatua edo aditua izatea.
  • Heziketa fisikoan edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan graduatua.
  • Ruta Quetzal edo antzerako programa batean parte hartu izana.
  • Teknologia berriak erabiltzen abilezia izatea, baita komunikabideen mundua ezagutzea ere.
  • Ibilbide profesionala, ikasketak, egindako kirolak, musika instrumentuak edo afizioak kontutan hartuko dira.
  • Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.
  • Gidabaimea izatea, B1 edo bestelakoak.

HAUTAGAITZA BIDALTZEKO:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude