LAN ESKAINTZA – Fisioak

Eskaintza:
Kontratua: hilabetekoa
Soldata: 1.500€ gordin

Lanpostuaren eginbeharrak:
– Espedizioan zehar suertatutako arazo muskularrak tratatu, bendajeak egin, diagnosiak egin.
– Parte-hartzaile guztiekin batera espedizioa oinez burutuko dute

1. Ezinbesteko baldintzak:
– Fisioterapia titulua.
– Disponibilidadea: Uztailaren 1etik 31ra erabat libre egotea.
– Ekainaren 22-23ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
– Euskara jariotasunez hitz egitea.
– CVa bidaltzea.
– Motibazio gutuna, aurkezteko arrazoiak azalduz.

2. Hurrengo ezaugarri hauek ere baloratuko dira baina ez dira ezinbestekoak izango:
– Mendizalea izatea.
– Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.
– Sorosle titulua.
– Ruta Quetzal edo antzerako programa batean parte hartu izana.
– Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

*HAUTAGAITZAK BIDALTZEKO EPEA: martxoak 15*

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude