LAN ESKAINTZA – Argazkilariak

Eskaintza
Kontratua:
– Hilabete batez zerbitzuak emateko kontratua (autonomoa) edo hilabeteko lan kontratua.
– Hamabost egunez zerbitzuak emateko kontratua (autonomoa) edo hamabost eguneko lan kontratua.
Soldata:
– Hamabost egun: 750€+BEZ / 750€ gordin
– Hilabete osoa: 1.500€ + BEZ / 1.500€ gordin

Lanpostuaren eginbeharrak
Espedizioko argazkiak eta bideoak egin

– Aterkao diren irudien plangintza egin: egun bakoitzean zer, noiz, norekin…
– Espedizioko komunikazio arduradunekin koordinazioa irudiei aterabide egokia emateko
– Parte-hartzaile guztiekin batera espedizioa oinez burutu

1. Ezinbesteko baldintzak
– Argazkilaritza eta bideogintza arloan formakuntza eta esperientzia.

– Disponibilidadea
Uztailaren 1etik 15era
Eta/edo
Uztailaren 16tik 31ra erabat libre egotea.
– Ekainaren 22-23ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
– Euskara jariotasunez hitz egitea.
– CVa bidaltzea.
– Porfolioa.
– Motibazio gutuna, aurkezteko arrazoiak azalduz.

2. Hurrengo ezaugarri hauek ere baloratuko dira baina ez dira ezinbestekoak izango
– Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.

– Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

*HAUTAGAITZAK BIDALTZEKO EPEA: martxoak 15*

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude