2019 LAN MOTAK AZALPENAK

1. HISTORIKOA

Gaia ikuspuntu historiko batetik garatuko da, behar bezalako dokumentazio eta informazio iturriak erabiliz.

ADIBIDEA 1          ADIBIDEA 2


FORMATUA

Proiektuak baldintza hauek errespetatuz aurkeztu beharko dira:

  • 5 orrialde gutxienez eta 10 gehienez; portada, aurkibidea eta bibliografia (APA formatuan) kenduta.

  • Hizkuntza: Euskara
  • PDF

  • Tipografia: Times New Roman 12
  • 1,5 lerroartekoa
  • Eranskinik ez da onartuko

2. LITERARIOA

Partaideak idazki literario original bat aurkeztu beharko du, ipuin, olerki, antzezlan edo bere hautuko beste edozein generotakoa, betiere aurten proposatutako gaiaren inguruan.

ADIBIDEA 1              ADIBIDEA 2


FORMATUA

Proiektuak baldintza hauek errespetatuz aurkeztu beharko dira:

  • Orrialde kopurua, portada eta, egongo balitz, aurkibidea kenduta:
    – Prosa: 5 orrialde gutxienez eta 10 gehienez
    – Olerkia: 3 orrialde gutxienez eta 5 gehienez

  • Hizkuntza: Euskara
  • PDF

  • Tipografia: Times New Roman
  • 1,5 lerroartekoa
  • Eranskinik ez da onartuko

3. IKUS-ENTZUNEZKOA

Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Lana fikziozkoa, dokumentala edo esperimentala izan daiteke.

Proiektua garatzeko erabilitako gidoia, eskaleta eta storyboard-a ere bidali beharko ditu edo, horiek erabili ezean, ekoizpen prozesua azaltzen duen idatzizko labur bat.

ADIBIDEA 1              ADIBIDEA 2


FORMATUA

Proiektuak baldintza hauek errespetatuz aurkeztu beharko dira:

Bideoa

  • Iraupena: 2-5 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: mp4 edo wmv
  • Artxiboaren izena: abizena+izena+bideoaren izenburua

Idazlana

  • 2 orrialde gutxienez eta 3 gehienez, portada kenduta: ekoizpen-dokumentuen txostena (gidoia, eskaleta, storyboard…) edo ekoizpen-prozesuaren azalpena.

  • Hizkuntza: Euskara
  • PDF

  • Tipografia: Times New Roman 12
  • 1,5 lerroartekoa

4. MUSIKALA

Gaiak inspiratutako obra musikal original bat konposatu beharko du partaideak. Guztira hiru dokumentu bidali beharko ditu: obra originalaren audio dokumentua, partitura eta bere proiektua azaltzen duen idazlan labur bat.

ADIBIDEA 1              ADIBIDEA 2


FORMATUA

Proiektuak baldintza hauek errespetatuz aurkeztu beharko dira:

Audio dokumentua

  • Iraupena: 2-8 minutu
  • Formatua: mp3
  • Artxiboaren izena: abizena+izena+obraren izenburua

5. PLASTIKOA

Teknika librea erabiliz (margolana, collage, eskultura, argazkilaritza…) jorratu ezazu gogokoen duzun gaia. Artelana helbide fisikora bidali beharko diguzu: EuskarAbentura Elkartea, Errotatxu industrialdea (Getxogaso) 48993 Getxo. Izen-emate formularioren bitartez obraren argazki bat bidali eta idazki labur bat obraren garapena eta kontzeptua azalduz.

ADIBIDEA 1              ADIBIDEA 2


FORMATUA

Proiektuak baldintza hauek errespetatuz aurkeztu beharko dira:

Artelana

  • Tamaina: 50x70x20
  • Material eta teknika askea

Idazlana

  •  2-3 orrialde portada kenduta: obraren garapena eta kontzeptuaren azalpena.
  • PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • 1,5 lerroartekoa

6. SORMEN DIGITALA

Garatu ezazu aukeratutako gaiari buruzko webgune, blog, bideojoko, aplikazio edo izaera digitalezko beste edozein sorkuntza. Garatutako produktuaren garapena azaltzen duen idazlan labur bat bidali beharko duzu. Bertan, lana ikusteko modua ere azaldu behar da: lana publikoa badago, esteka gehitu, eta lana ikusteko deskargatzea beharrezkoa bada, deskargatu ahal izateko esteka. Bestetik, posiblea den kasuetan garatutako lana osatzen duten fitxategiak ere bidali, konprimatutako fitxategi batean.


FORMATUA

Proiektuak baldintza hauek errespetatuz aurkeztu beharko dira:

Txostena

  •  2-3 orrialde portada kenduta: produktuaren ideia, erabilitako teknologiaren azalpena, tresnaren azalpena (pantaila kapturekin) eta zailtasun nagusien ebazpena.
  • PDF
  • times new roman 12
  • lerroartea 1,5
  • Kodea: zip formatuan. Artxiboaren izena = abizena+izena+produktuaren_izena.zip